DISEINU TRESNA

Public Poster Project

Pentsatu zure mezua eta diseinatu kartel bat 5 minututan, mundura atera baino lehen, Raúl Goñik eta Santi Grauk sortutako tresna honekin. Sartu zure telefono mugikorrarekin hemen:

www.publicprotestposter.org

Raúl Goñi diseinatzaile nafarraren Public Protest Poster proiektua protestarako diseinu tresna bat da, hiri aktibismoaren eta diseinu ireki eta kritikoaren aldeko proposamena. Helburua, kartelen bidez esateko zerbait duten pertsona guztiei ahotsa ematea da, eta baita ere, adierazpen askerako espazioak sortzea hiri, herri, auzo eta kaleetan, erabiltzen ez diren ormak erabiliz. Ekintzan oinarrituta, hezkuntza-prozesuak kartelen sorkuntzarekin nahasten ditu, gizarte-aldaketa eragin dezakeen ezagutza sortzeko. Era berean, diseinatzaile formalistaren rolaren aldaketaz gogoeta egiten du, gizarte-berrikuntza eta estrategiarekin lotura gehiago daukan papera aldarrikatuz.

Konfinamenduan zehar, Public Protest Posterrek ustekabeko oihartzuna lortu zuen: pertsona askok tresna erabili zuten, Raúlek proiekzioak egin zituen Bartzelonako bere etxetik eta proiektoreen sare bat bultzatu da diseinatzen diren posterrek mundu osoko hirietako hormetan beren lekua izan dezaten.

Tresnak lizentzia libreekin egiten du lan, eta mugikorretarako bakarrik dago eskuragarri. Erabiltzea oso erraza da: publicprotestposter.org webgunean zure telefonoarekin sartu eta jarraibideak bete besterik ez duzu egin behar. Zure posterra diseinatuta daukazunean, pdf formatuan gorde ahal izango duzu, eta zuk nahi duzun lekuan partekatu edo proiektatu.

Raúl Goñi
1979an Iruñean jaioa, Diseinu Grafikoko ikasketak egin zituen bere jaioterrian. Geroago Bartzelonan Escola d’art Serra i Abellan eta ELISAVAn isai zuen, azken honetan Bachelor Top-up in Art & Design eta Diseinu eta Komunikazioko Unibertsitate Masterra (MUDIC) lortu zituen. 2007tik irakaslea da eta ELISAVA Diseinu eta Ingeniaritza Eskolako Esperientzia Interaktiboen aipamena koordinatzen du. Bere lehengo estudioan, Inclusive Studio izenekoan, ingurune naturaletan esku-hartzeak egitea proiektatu zuen, begi-begirada zentrista arretatsuago bategatik aldatzeko.2010ean bere egungo espazioa zabaldu zuen, Goñi Studio, kartelaren, espazio publikoaren eta beste komunikazio-estrategia batzuetan espezializatua. Festadelgrafisme.org Europako doako diseinu jaialdi bakarraren antolatzailea ere bada. Plataforma horrek Design Workshops izeneko tailerrak inauguratu zituen 2016an. Tailer horiek publiko guztiei zuzenduta daude, eta sorkuntzaren, musikaren, artearen, gastronomiaren, dantzaren, poesiaren eta literaturaren gainerako diziplinekin diseinuak  dituen mugak aztertzen dituzte.


PROIEKZIO IBILTARIA

Public Protest Poster

Zure mezuarekin parte hartu nahi duzu? Sartu www.publicprotestposter.org webgunean zure mugikorrarekin zure kartela sortzeko abuztuaren 30a baino lehen.