Jaialdiak bere lankidetza-sarea hedatzen jarraitzen du bertoko zein atzerriko elkarte, eragile eta erakundeekin harremanak sendotuz. Hauxek dira aurten egin ditugun lakidetzak:
– Kutxa Kultur (Donostia)
– PH Museum (Ingalaterra)
– Picter (Alemania)
– Radio Ambulante (Latinoamerika & AEB)
– Fnac (Bilbo eta Donostia)
– EHU Kultura (Bilbo)
– Goethe Institut (Alemania)
– ProHelvetia (Suitza)
– Mara Mara hazkuntza eta familia espazioa (Bizkaia)
– Phroom Magazine (Italia)
Kutxa Kultur
Kutxa Kultur Fundazioarekin elkarlanean Donostiaraino goaz. Tabakalerako euren egoitzan erakusketa antolatu dugu.

Picter
GETXOPHOTOren Nazioarteko Open Call-a Picter plataforma alemaniarraren babes teknologikoarekin egin izan da. Mundu osoko artistek aurtengo gaiari buruzko euren lanak bidali dituzte. Lau irabazle izendatu dira:
Felipe Romero Beltrán – Reducción
George Georgiou – Americans Parade
Agnieszka Sejud – HOAX
Thaddé Comar – How was your Dream?
Radio Ambulante
Radio Ambulante Latinoamerikako istorioak idatzizko kroniken estetikarekin kontatzen dituen podcast-a da. Kalitate handiko kontakizunak dira eta NPR-ek (National Public Radio, New York) banatzen ditu.
Laster gure online programan.
EHU Kultura & Goethe Institut
Euskal Herriko Unibertsitatera hurbildu gara eta Jaialdiaren instalazio bat EHU Kultura-ren Bilboko egoitzan (Bizkaia Areto) gozatu ahal izango da.
Era berean, Goethe-Institutek, Alemaniako kultur erakunde entzutetsuak, Mentalgassi taldearen erakusketa babestu du.


Pro Helvetia
Suitzako kultur fundazio honek aspaldian babesten du GETXOPHOTO. Aurten Fragmentin taldearen alegiazko errealitatezko 2199 euren laguntzarekin ekarriko dugu bertara.


Phroom
PHROOM Magazine argazkigintza eta bideoarte garaikideari buruzko nazioarteko plataformak Zapping the archive aurkeztuko du gure Info Puntuan, bere artxiboko irudien selekzio bat.