TXANGOA

Internet Tour

Mario Santamaríarekin
Irailak 06, igandea

– Egindako jarduera –

Ander Martín

Mario Santamaría artistaren gidaritzapean, autobusean igo eta, gure mezuak, e-mailak, like-ak, argazkiak eta oso subjetiboak diren bestelako materialen zirkulazioa gertatzen diren lekuak bisitatu ditugu. Zamudioko Parke Teknologikoa edota Sopelako hondartzetara joan gara. Labur esanda, Interneten egitura fisikoa ezagutzeko txangoa izan da, ibilbide turistiko eta ez turistikoaren arteko esperientzia.

Zer esanik ez! Jateko ezer ere egon da!

Pablo M. Garridoren laguntzarekin.

Mario Santamaríak (Burgos, 1985) baliabide anitzekin egiten du lan, izan ere argazkilaritza, bideoa, performance-a, web guneak edota onlineko interbentzioak erabiltzen ditu. Hospitalet de Llobregat-eko Trama34 espazioko kidea da, CCCBko The Influencers jaialdiarekin kolaboratzen du eta Matadero Madrid-en Internet Yami-Ichi-ren komisarioa da. Bere lana hainat hedabidetan argitaratua izan da, hala nola Der Spiegel, Liberation, Zum, Telegraph, El País, Quartz, The Washington Post edo Art in America. Fotomuseum Winterthur Photography Prototyping Prize-aren finalista izan da, eta Hasselblad Fundazioaren Watched! Surveillance, Art and Photography-ren barne egon da. Bere lana ikusgai egon da, besteak beste, CaixaForum (Bartzelona), ZKM (Karlsruhe), WKV (Stuttgart), Edith-Russ-Haus (Oldenburg), Fundació Antoni Tàpies (Bartzelona), CENART (México), La Casa Encendida (Madril), Arebyte (London), Stadtmuseum (Munich), Or Gallery (Berlin) eta Lyon, Tesalónica eta La Habana-ko Bienaletan.