Hezkuntza programak bisitariak edukiei modu zabalagoan hurbil daitezen erraztu nahi du, ibilbide eta materialen bidez parte-hartze autonomoa, gogoeta eta sormena sustatu nahi ditu.
Programa hau ume, familia, gazte, heldu, gizabanako eta taldeei, zale eta profesionalei zuzenduta dago.
Beñat Krolem artista eta ikerlariak zuzentzen du bisita-programa.

Ibili
Goizeko bisitak
Ez dago Jaialdia ezagutzeko modu hoberik erakusketak gure lankide Beñat Krolemekin ikuskatzea baino.

Ibili
Gaueko bisitak
Esku-argien laguntzaz, artisten lanei hurbiltzeko modu berri bat proposatzen dizugu.

Ibili
Getxophoto Por
Jaialdiaren lau lagunek erakutsitako proiektuei buruzko euren ikuspuntu personal eta interesgarriak azalduko dizkigute.

Familiak. Letrak, sormen lantegia
The Type Faces bezalako liburuetan eta Jaialdiko erakusketetan oinarrituz oinarrituz, letrak erabiliko ditugu jolasteko, esperimentatzeko eta sortzeko.

Familiak. Zure bisitarako pistak
Zatoz familiarekin. Zuretzat jolas, pista eta ideiaz beteriko material hau prestatu dugu. Deskargatu hemen, edo Info Puntuan hartu.

Onlineko espazio publikoa
Teknologia eta mundu digitala indarrez sartu dira arte garaikidean eta Victoria Ascasok, Estampak, Hiru Kolektiboak, Blanca Ortigak (Fem Tek), Mario Santamaríak eta Jon Uriartek honetaz guztiaz egin dute berba, irailaren 6an.

Taldeentzat
Jaialdia pixka bat hobeto ezagutu nahi duten talde edota enpresei zuzenduta, haientzat propio diseinatutako ibilbideak eskaintzen ditugu. Idatzieiguzu
Colabora
