Open Call

GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiak, bere bigarren Open Call-aren bidez, mundo osoko egileak gonbidatu nahi ditu aurtengo gaiaren inguruan, Post Homo Sapiens, etorkizuna programatu, bere ikuspuntuak partekatzera. Gizateriaren etorkizuna eta etorkizun honek eskaintzen dituen aukera ezberdinei buruz gogoeta egitea da aurtengo Jaialdiaren gaia.

Bereziki aintzat hartuko dira pentsatzen dugun moduei desafio egiten dieten lanak eta baita aurrez ezarritako ideiak zalantzan ipintzen dituztenak ere. Deialdia ikusizko adierazpide guztiei zabalik dago, esan nahi da, argazkiak, bideoak, instalazioak, artelan digitalak zein lan dokumentalak aurkeztu daitezkeela.

4 lan irabazle aukeratuko dira. Horiek guztiak Jaialdiaren programazio artistikoaren barne egongo dira, erakusketa eskubideengatik 400€ jasoko ditu bakoitzak eta 13.edizioan erakutsiak izango dira Getxon, 2019ko irailaren 4tik 29ra. Izen emateak Picter plataformaren bidez baino ezin izango dira egin. Bertan oinarriak, ohiko galderak eta parte hartzeko baldintzak daude.



Epaimahaia

Monica Allende by Mauro Bedoni /
Emilia van Lynden by Sophie Wright


Emilia van Lynden
Unseen-eko zuzendari artistiko ohia eta arte aholkularia
Fiona Shields
Guardian News and Media Group-eko argazki zuzendaria
Azu Nwagbogu
African Artists’ Foundation eta LagosPhoto Jaialdiko zuzendaria
Monica Allende
GETXOPHOTOko zuzendari artistikoa
Elena Navarro
FotoMéxico Jaialdiko arte zuzendaria eta Mexikoko Centro de la Imagen-eko zuzendaria


Egutegia

Martxoak 4, 2019: Deialdiaren irekiera
Apirilak 21, 2019: Deialdiaren itxiera
Ekainak 16, 2019: Finalisten iragarpena
Ekainak 13, 2019: Irabazleen iragarpena
Iraila, 2019: Erakusketa GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdian


2018ko Open Call-eko irabazlea

Max Pinckers, Margins of Excess
Lan hau Jaialdiko Sail Ofizialean ikusgai izan zen