Lankidetzak

Gure herriko ekosistema kulturala indartzeko asmoz, GETXOPHOTOk harremanak estutu nahi ditu bertoko kultur eragile eta erakundeekin. Aurten lehenengoz elkarlana abiatu dugu Bizkaiko Foru Liburutegiarekin eta bigarren urtez Kutxa Kultur-ekin ere lan egingo dugu.


Bizkaiko Foru Liburutegia (Bilbao)
Bilboko bihotzean kokaturik, Bizkaiko Foru Liburutegiak 300.000 liburu baino gehiago gordetzen ditu areto eta kontsulta gune ezberdinetan. Hantxe Alejandro Acín eta Isaac Blease-k sortutako Alone with Empire lan multimedia ikus ahal izango da. Proiektu honek British Empire and Commonwealth Collection-eko material filmikoa ikertzen du, 1920 eta 1960 urteen artean langile kolonialek eta euren senitatartekoek filmatutako 2.000tik gora pelikula.

British Empire and Commonwealth Collection


Kutxa Kultur (Donostia)
Bere Gizarte Ekintzaren kultur egoitza da, Kutxa Fundazioaren eskaintza sortzen den lantegia. Artista eta kultur eragileen susperraldian dagoen talentua babesteko plataforma eta topaleku izan nahi du espazio honek. Tabakalera eraikinaren 4. solairuan, Donostiako erdialdean GETXOPHOTOren 13. edizioaren erakusketa bat hartuko du bere baitan.