Lankidetzak

Gure herriko ekosistema kulturala indartzeko asmoz, GETXOPHOTOk harremanak estutu nahi ditu bertoko kultur eragile eta erakundeekin. Aurten lehenengoz elkarlana abiatu dugu Bizkaiko Foru Liburutegiarekin eta bigarren urtez Kutxa Kultur-ekin ere lan egingo dugu. Aurten Txumari DJs-en kolaborazio musikala ere badaukagu.