Txumari DJs

Borja Crespo eta Koldo Serra zinema dira, eta hau haien dj sesioetan igertzen da. 2019ko Jaialdian inspiratu ziren edonora eraman dezakezun playlist bat sortzeko. Igo bolumena eta prestatu zaitez dantza egiteko.

Jolas bat bezala hasi zen, ia ia txantxa bat, baina Txumari Djs, 2 Many Djs parodiatzen duen izena erabilita, XXI. mende hasieratik dabiltza musika jartzen. Ohikoak Malasañako Tupperware, Madklyn edo Sala Maravillas aretoetan, Koldo Serra (aka, DJ PHIBES) eta Borja Crespo (aka BRUSKO InfaDJ), Sitges, Donostia edo Tracking Bilbao bezalako jaialdientzat aukeratu dute musika, eta Fever, Bilborock, Nasti (Madril), edo Independance Club bezalako lekuetan jo dute. Haien saioetan rock, indie, elektro, 80. hamarkadako musika eta bitxikeriak nahasten dituzte, ikus-entzunezkoei erreferentziak eginda, biek esperientzia handia bait dute zinema eta bideoklip-en zuzendari bezala.