Laboratorioa

Kaiola. Dokumentazio esperimentala museoan

Gidariak: Alejandro Acín, IC Visual Lab, Bristol & Julián Barón, argazkilaria
Gonbidatu bereziak: Jon Cazenave, argazkilaria & Maite Jiménez, historialaria

Bilboko Euskal Museoaren laguntzarekin

–Jada egindako jarduera

Hiru egunez Bilboko Euskal Museoa sormenerako estudio bihurtuko da. Bertan parte-hartzaileek argazkigintza, idazketa edota marrazketaz baliatuz Museoaren artxibo eta bildumara gaur egungo begiradaz hurbilduko dira. Laborotarioaren emaitza landa-koaderno esperimentala eta pertsonala izango da. Koaderno hauek Jaialdiren irekiera astean erakutsiko dira (irailaren 4tik 8ra).

Laboratorioak luxuzko bi gonbidatu izango ditu bere baitan. Alde batetik Jon Cazenave, nork “lurraldearen” gaiari ekingo dion, eta koadernoen elaboraziorako gakoak eskainiko dituen. Eta bestetik Euskal Museoko historialari eta argazkilaritza arduraduna den Maite Jiménez, nork bere ikuspegi eta perspektiba historikoa emango digun.

Helburua

Laboratorioaren helburua dokumentazio historikoari buruzko hausnarketa egitera eta artxibora egiten dugun hurbilketa kuestionatzera gonbidatzen gaituen esperimentu bisualak gauzatzea da. Iragana euskal arteak historian zehar jorratu dituen zeharkako ideiekin nola “ordenatzen” den aztertuko dugu. Hau dena parte hartzaileen begiradaren bitartez.

Nori zuzenduta

Laborategi hau arte artxibo bisualen bitartez egindako praktika artistiko garaikideetan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Tailerrean artea, historia, antropologia, etnografia etabarren inguruko kontzeptuak aztertuko dira. Ez da beharrezkoa argazkilaritzan aditua izatea baina bai experimentazio artistiko eta bisualarekiko interesa.
Gomendagarria da kamera eta ordenagailua ekartzea.

Alejandro Acín Bristolen (Erresuma Batua) bizi den argazkilari, diseinatzaile eta editorea da.
Bere lanak gizarte kapitalistetan ematen diren kontsumo dinamikak eta ingurune komertzialak aztertzen ditu .
IC-Visual Labeko fundatzaile eta zuzendaria da, ICVL Studioren bidez argazkigintza garaikidea produzitzen duen plataforma independientea. Photobook Bristoleko Zuzendari Kreatiboa izan da 2011tik 2013ra arte.
2016tik Irakasle Elkartua da Coventryko Unibertsitatean eta London College of Communication-en.

Julián Barón ingeniaritza industriala ikasi eta kalitate arduradun bezala egin zuen lan bide-seinale enpresa batetan 2007ra arte, bere lana utzi eta Blank Paper Kolektiboaren (Madril) partaide izaten hasi zenean. 2008tik 2015era Blank Paper Eskolako zuzendari eta argazkilaritza irakasle izan zen online eta Valentzia eta Castelloneko eskoletan. Azkenengo hamarkadan testuinguru soziopolitiko aztoratu bati erantzuten dion lana sortu du, eta bere lanak – argazkilaritza, bideoa, entzunezko collage-a, instalazio edo liburuak bezalako baliabide eta euskarriak- irakaskuntza eta proiektu didaktikoen koordinazioarekin egiten dute bat. Bere desio nagusia gaur egungo imaginazio kolektiboaren tinkotasuna ahultzera laguntzen duten eta memoria, historia eta identitatea eraikitzen dituzten diskurtso ofizialak zalantzan jartzera gonbidatzen duten ikuspegi berriak eskeintzea da.

Jon Cazenave Donostian jaio zen 1978an. Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen. Euskaldunen identitateari buruzko epe luzeko Galerna argazkilaritza-proiektuan ari da lanean 2007tik. Rencontres d´Arles, Noorderlicht, Photoespaña, TIPF, Encontros da Imagem de Braga eta Tbilisi Photo jaialdietan parte hartu du, besteak beste. Gainera, sorkuntza kolektiboko proiektu batzuetan ere aritu da: Horizon ikerketa-laborategia eta Ixil Ar, Jorge Oteizaren inguruko elkarrizketa bat. Hiru liburu argitaratu ditu orain arte: Herri Ixilean, Galerna eta Ama Lur.

Maite Jiménez historialaria da, Euskal Museoko argazkilaritza arloko zuzendaria. Eulalia Abaitua, lehenengo emakume argazkilari euskaldunari buruzko ikerketa ugari argitaratu ditu.