Hamaiketako

Oskar Martinez, argazkilaria, Juantxo Egaña, argazkilaria eta irudi dokumentalista, Ixone Sádaba, argazkilaria.

–Jada egindako jarduera

Jarduera honetako parte-hartzaileek (15 gehienez jota) Hamaiketakoa partekatuko dute irudiaren profesional batekin, iraileko hiru larunbatetan. Hitz egin, kezkak partekatu, galderak egin, kexatu, antolatu… horixe da egin nahi dena, azken finean “ikasle-irakasle” diskurtsotik ihes egitea, profesionalak zein parte-hartzaileak etxean moduan senti daitezen, mahaiaren inguruan.

Larunbata 14: Oskar Martinez, argazkilaria

Unibertsitate ikasketak bukatu ostean bekadun bezala hasi zen Deian, argazkilaritza sailean. Praktikak bukatu ostean haiekin kolaboratzen jarraitu zuen kirol sailerako idatzi eta erreportaiak egiten zituen bitartean, 2008an langile finko bezala sartu zen arte.
Freelance bezala egondako urteetan eremu ezberdinetan egin zuen lan: enpresa, ospakizun sozialak, prentsa, publizitatea. Urte haietan Diario Marcarekin kolaboratzen zuen eta Bilboko Merkataritza Ganbera, BBK, Laboral Kutxa edo Astore bezalako bezeroentzat egin zuen lan, aldizkari eta egunkari ezberdinetan idazten zuen bitartean. Kirol argazkilaritza lehiaketa nazionalean sari bat jaso zuen, urte askotan Bilboko Aste Nagusiko argazkirik oneraren saria ere jaso du eta erakusketa eta publikazio ugari izan ditu.

Larunbata 21: Juantxo Egaña, argazkilaria y irudi dokumentalista

Arte argitalpenetan espezializatua, Juantxo Egañak urte asko daramatza argazkilaritzaren munduan. Argazkilari bezala erakusketa ugari izan ditu, eta komisario lanetan ere aritu da. Euskal Herriko entziklopedia historiko batzuekin elkar lanean egon da, eta Euskal Herriko historia grafikoari buruzko publikazioak idatzi ditu.

Gara egunkariarekin urtetako lankidetza mantentzen du astero antzinako irudi bat komentatzen. Euskadiko Orkestra, Donostiako Orfeoia, Akelarre Jatetxea, Kutxa Fundazioa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialarentzat egiten du lan argazkilari bezala. Kutxako Fototekarekin kolaboratzen du. Egun euskal argazkilari historikoen direktorioa prestatzen ari da Euskadiko Artxibo Historikoarentzako, eta Hernaniko Udaletxearentzako erakusketa bat ere.

Larunbata 28: Ixone Sádaba, argazkilaria

Bilbon jaioa 1977an. Artista eta ikertzailea da, EHUn master bat egin zuen eta Nueva Yorkeko ICP-n graduondo bat. Bere lana Estatu Batuak, Londres eta Iraq bitartean garatu du. Erakusketa ugari egin ditu, Guggenheim Bilbao Museoan, Reina Sofían, Torontoko Contemporary MoCCA Museumean, New Orleans Museum of Contemporary Art-ean, eta 2018an Rekalde Aretoan. 2016yik Moving Artists zuzentzen du, gune isolatu eta gatazkan edo postgatazkan dauden zonaldeetan praktika artistikoa defendatu eta bultzatzen duen erakunde bat.

Sádabak bere interesak argazkilaritzaren, instalazioaren eta performance-aren bitartez jarraitzen ditu, gizadiaren banakako eta  bortizkeriaz betetako naturaren limiteak aztertuz.