Oheak

Maitaleek baino ez dute bizirik irauten (Only Lovers Left Alive) V.O.S
Jim Jarmusch-ek idatzi eta zuzendua  

–Jada egindako jarduera

Oheak zinema areto iragankorra da – jatorrizko bertsioan – non astebetez oheek ohiko jezarlekuak ordezkatzen dituzten. Filme bat ikusteko beste modu bat da, jarrera eta espazioa aldatuz. Irailaren 19tik, osteguna, 25era arte, astezkena, 15 ohe bikoitz instalatu ziren Punta Begoña Galerietan eta Maitaleek baino ez dute bizirik irauten (Only lovers left alive) filmea proiektatu zen, Jim Jarmusch-ek zuzendutako fantasia britaniar-alemandarra.

Estatu Batuetako zuzendari, gidoilari, aktore, produktore, muntatzaile eta konpositorea, Jim Jarmusch zinema independientearen erreferente nagusienetariko bat da 80 hamarkadatik aurrera.

Sinopsia

Erromantikoki hustuta dauden Detroit eta Tanger hirietan girotuta, Adam, gizateriaren ekintzek hartu duten norabideagatik sakonki deprimituta dagoen musikari underground-a, Eve, gogorra eta enigmatikoa den bere maitalearekin elkartzen da. Evek ez dauka bere banpiro izaera aitortzeko arazorik. Haien maitasunak mendeetan zehar iraun du, baina haien  idilio libertinoa etenduta ikusiko da Ava, Everen arreba basati eta kontrolaezina heltzen denean. Haien mundua haien inguruan suntsitzen doan einean, lortuko dute, azkarrak baina hauskorrak diren gaueko izaki hauek, esistitzen jarraitzea berandu izan baino lehen?

Urtea: 2013
Iraupena: 123 min
Herrialdea: Reino Unido
Zuzendaritza: Jim Jarmusch
Jatorrizko bertsio subtitulatua

Kritikak esandakoa

“Zinemaren azkenengo poetetariko bat den Jim Jarmusch-en filmografiaren koherentzia adieratzen duen filmea. (…) Humorea zein maitasunari ezetz esaten ez dion lan nagusi bat.”

Jordi Costa: El País Egunkaria

“Sólo los amantes sobreviven es una película única. El mejor cine que uno se pueda echar a la cara a día de hoy. Una obra de un cineasta sin límites, capaz de hacer lo que le dé la gana cuándo le dé la gana .”

Alejandro G. Calvo: Sensacine

“Jarmusch lasai eta gautar baten filme bikaina […]. Bere hizketa zinematrografikoa eskuragarriago egiten duen zinegile baten aparteko estilo filmikoa.”

Javier Tolentino: El Cine que me Importa

Sitges Jaialdia. Epaimahaiaren Sari Nagusia

Cannes Jaialdia. Txapelketaren sekzio ofiziala

“Banpiroak gara historia trazatzen dugunak, zombiak diren gizakiei zein bide hartu behar duten xuxurlatzen diegunak […]. Bizitza berez baldarra da, maitatzeko posibilitatea da salbatzen gaituena. Ez da arraroa maitasunak adikzioa sortzea, ez dago gehiago merezi duen ezer, musika eta arteaz aparte.”