Masamichi Kagaya & S. Mori

Autoradiograph

2011n Fukushiman gertatutako istripu nuklearrean partikula erradioaktibo ugari askatu ziren. Harrezkerotik, kutsadura erradioaktiboak Japoniako eztabaidaren erdian jarraitzen du. Masamichi Kagayak, erradiazioaren irudiak harrapatuz, eztabaida horretan parte hartzea erabaki zuen, publikoak ikus dezan kutsatutako objektuak egiaz nolakoak diren. 8 urtetik gora jardun du lanean Satoshi Mori Tokioko unibertsitateko irakasle emerituarekin. Ezohiko kontakizuna erabiliz erronka botatzen dio komunikabideen bertsio ofizialak dioenari, hau da, erradiazioa ikusezina dela eta ez duela ez soinu ez usain. Erradiazioa argazki-plaka baten bitartez aurkitu zuen Antoine Henri Becquerelek 1896an, eta Fisikako Nobel saria eman zioten aurkikuntza harengatik. Horrek esan nahi hasieratik egon zirela erradiazioak ikusteko tresnak. Hala ere, kutsadura mota horren erregistro bisuala beti egon da mugatua, Hiroshima eta Nagasakiko eraso nuklearrak eta Three Mile irlako eta Chernobyleko hondamendi nuklearrak gertatu arren. Autoradiograph argazkilaritza-lan bat baino gehiago da.

Japonian jaoia 1981ean, Wasedako Unibertsitatean Zientzia Mekanikoen Departamentuan lizentziatua eta Pariseko Spéos Argazkilaritza Institutuan. Haien lana 25 aldi baino gehiagotan erakutsi da Japonian, Kanadan, Frantzian, Erresuma Batuan, Chinan, Ukranian eta Herbeheretan. Egunkari eta aldizkari ugaritan agertu da, Libération y Le Monde, de Volkskrant GEO magazine edo Asashi Shimbun, esaterako. Reuter TV edo Nippon TV News bezalako hedabideetan ere agertu izan da, eta 2016an National Arts Festival Award-a irabazi zuen NHK ren Radioactive forest (2016 eta 2018) dokumentalean agertzen da.

Erakusketa kalean
Gasolindegia – Algortako etorb. 74