Marcos Zegers

Agua, minería y éxodo

2015ean, Marcos Zegers argazkilari txiletarrak bidai bati ekin zion, Txile iparraldean eta Atakamako basamortuan zehar, autoz. Bidaia hartatik jaio zen Agua, minería y éxodo lana, leku hartako edertasun martetarari, bertako bizilagunei eta hango kulturari eskainitako oda. Basamortua dokumentatzen zuen bitartean, Zegersek narratiba bat aurkitu zuen, Txileko meatzetako erauzketetan eta haien ondorio sozial eta ingurumenekoetan ezkutaturik. Kontakizuna eredu ekonomiko neoliberalaren inplantazioarekin hasten da, 1970eko hamarkada hasieran inplementatu zen Txilen era esperimentalean; gaur egun bizirik dirau inolako erregulaziorik gabe. Lanak hainbat ziklo historiko eta ekonomiko biltzen ditu, adibidez, joan den mendeko kresal-ustiapena edo gaur egungo litioarena; Atakamako gatz-lautadan erauzten da oraindik ere litioa, erregulazio eskasarekin. Zegersek basamortuaren irudirik ezezagunena erabiltzen du haren historia testuingurutik ateratzeko. Irudiek misterioa gehitzen diote berez nahiko turistikoa den lekuari, zientzia-fikziozko itxura ematen dion estetika erabiliz.

Txilen jaioa 1987an. Arkitekturan eskarmentua duen argazkilaria da. Ikerketa dokumentala egiten du, bere lana batez ere geopolitikoak eta lurraldekoak diren gatazketan jartzen du fokoa, perspektiba garaikide eta multidisziplinar batetik ikusita. Bere lana The New York Times-en argitaratua izan da, eta horrek haiekin kolaboratzea ekarrio dio. POY (Picture of The Year) latam 2019an saritua izan da, ingurugiro kategorian; Chile, Londres, Paris, Shangai, Espainia  eta Erresuma Batuan izan ditu erakusketak, eta PhotoEspaña, Format edo FIFV bezalako jaialdietan hartu du parte.

Erakusketa
Punta Begoña Galeriak – Ereaga kaia, 6 (Gurutze Gorriaren aurrean)