Juno Calypso

What to do with a Million Years

Nork esan du bunker batek lurpeko gartzela bat bezain grisa eta latza izan behar duela? Jerry Henderson Avon kosmetiko-enpresaren sortzaileak bunker bat eraiki zuen berarentzat Nevadan, 1960ko hamarkadan, Gerra Hotzean, irudimena erabiliz eta dirutza inbertituz. Gizon aberats hark, 1.500 metro karratuak, Estatu Batuetako luxuzko kitsch etxe bihurtu zituen. Logela arrosak Barbie baten logela dirudi; sistema informatiko sofistikatu batek eguneko argia eta izarrak simulatzen ditu eta igerilakua eta ur-jauzi bat ditu. Juno Calypso Londresko artistak dekoratu berezi hori aukeratu zuen autoerretratu surrealistak egiteko. Bunkerrean eman zuen denboran deskubritu zuen, jabeak hil zirenetik leku hura zaintzeaz arduratzen diren pertsonak hilezkortasuna lortu nahi duen sekta bateko kide direla. Calypsok, lur azpitik 8 metrora dagoen babesleku hartan, tenperatura baxuekin gorputza zahartzarotik babesteko aholkuz betetako panfletoak aurkitu zituen. Inspirazioa izan zen berarentzat. Luxuzko bunker honek errealitatea fikzioa baino arraroagoa izan daitekeela erakusten digu.

1989an Londresen jaioa, bertan bizi eta lan egiten du. Argazkilaritza, zinema eta instalazioarekin lan egiten duen artista da. Argazkilaritza London College of Communication-ean ikasi zuen. Sari ugari jaso ditu, hala nola Michael Wilson Award 2012, LCC Hotshoe Portfolio Award 2012, Catlin Art Prize 2013, reGeneration3 2015, BJP International Photography Award 2015, Foam Talent 2016, Creative Review 2017, Vic Odden Award del Royal Photography Society 2018. Vogue Italia, TIME Magazine, The Guardian, Paper, i-D, Dazed & Confused, The Sunday Times, VICE, The Independet eta The Huffington Post-ek argitaratu dute bere lana. Beste batzuen artean, Milaneko Piccolo Teatro, Tate Modern, Southbank Centre, eta Photo London-en erakusketak egin izan ditu.

Erakusketa kalean
Ereaga Hondartza I