Julien Mauve

L’île aux Libellules

Artista frantzes honen abiapuntua HyBrazil da, 1325. urteaz geroztik hainbat itsas mapatan agertu izan den irla fantasma. Kondaira asko daude leku misteriotsu horren inguruan. Gizarte aurreratu baten sorleku moduan deskribatu izan duten irla ezkutuan egon da gaur egun arte, laino trinkoz inguratuta. 1850ean mapa guztietatik desagertu zen. Julien Mauvek bilatzea erabaki zuen eta Japonian aurkitu zuen. Artista honen ikerketaren emaitza Sorgin-orratzen irlan egindako 21 irudiz osatutako seriea da. Parke jurasiko baten itxura duen mundu horretan, badirudi, gizakia desagertu egin dela. Hondarrak besterik ez dira gelditzen, espazioaren gaineko eskubide osoa eskatzen duen natura oparoaren erdian. Argazkilariak zuhaitzen adaburuetatik irteten diren sateliteak, basoa estutzen duen zilar koloreko zinta zaharkitua edo landaredi trinkoaren artean desagertzen diren elektrizitate dorreak erretratatzen ditu. Argiztapen ahula eta kolore delikatuak erabiltzen ditu bere lanaren gai errepikakorrak adierazteko: isiltasuna, hustasuna, iluntasuna edo bakardadea, oraingo honetan teknologia berrien goraldiaren ikuspegitik ikusita.

1984ean Frantzian jaioa, Parisen bizi eta lan egiten duen artista bisuala da. Giza interakzio eta kondizioei buruzko argazki serie zinematografiko eta narratiboak sortzen ditu. Hainbat sari irabazi ditu, hala nola SFR Jeunes Talents 2013, Sony World Photography Award 2016 eco La Bourse du Talent 2018. Bi liburu argitaratu ditu, L’Indifference des Étoiles (2016) eta Titanic Orchestra (2017). Frantzian Galerie Intervalle eta Danimarkan INTHEGALLERY-k ordezkatzen dute.

Erakusketa
Punta Begoña Galeriak – Ereaga kaia, 6