Joy Buolamwini

Algorithmic Justice League

Inteligentzia artifizialak arraza beltzeko pertsonak eta azal iluna dutenak diskriminatzen ditu. Ondorio horretara heldu da MIT (Massachusetts Intitute of Technology) ospetsuko Media Lab-eko ikerlari den Joy Buolamwini. Bere ikerketek adierazi dutenez, aurpegi antzematea errazten duten software-ek %99an asmatzen dute arraza zuriko pertsonekin, eta soilik %35 batean arraza beltzekoekin. Ikertzaile honek irain konparatibo honek eremu oso ezberdinetan milaka pertsonentzat izan litzakeen ondorioetaz ohartarazi nahi gaitu, ikerketa polizialetatik hasita, banku kredituen lagatzeak barne. Algorithmic Justice League-eko (Justizia Algoritmikoaren Liga) fundatzaile, Buolamwiniren asmoa soilik kolore, genero eta azal kolore jakin bateko pertsonekin elikatutako inteligentzia artifizial baten arriskuetaz kontzientziatzea da. Ikertzaile afroamerikar honek teknologia digitalean errotutako aurreiritzien kontra borrokatzen du ausardia eta humorez. Bere fisionomia detektatzen ez duten programa informatikoei maskara zuri batez egiten die aurre, persona beltzek jasatzen duten ikustezintasuna salatuz, eta kode inklusioboagoak sortzeko garrantziari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu.

Kanadan jaioa, 1989an. Informatika eta activista digital afroamerikarra, MIT Media Lab-ean egiten du lan. Algorithmic Justice League-n fundatzailea, erabakiak hartzen dituen softwarearen tendentziei desafio egiten dien erakundea. Kismet, MIT-aren robotak motibauta, oso goiz hasi zen XHTML, JavaScript eta PHP bere kabuz ikasten. Georgia Institute of Technology-n informatika ikasi zuen, eta osasunaren informatika ikertu zuen. 2011n Carter Center-eko Trachoma programan aritu zen Etiopiarako osasunaren  ebaluaketarako eta mundo mailan GIB-a desagerrarazteko Android sistema bat garatuz. 2017an Search of Hidden Figures saria jaso zuen lan kategorian. Fast Company-k “demokrazia online defendatzen duten diseinuaren heroia” izendatu zuen beste hiru pertsonekin batera, eta 2018an BBC-aren 100 Emakumeen listan agertu zen. Urte berean Forbes-ek “Amerikako Teknologiako Emakumeen Top 50”-ean sartu zuen.

Erakusketa
Amezti Aretoa – Amezti 6