Jan Hoek

Boda Boda Madness

Jan Hoek artista eta idazle holandarraren entsegu honek ospetsu bihurtu ditu Nairobiko motor-taxi gidariak, Boda-Boda bezala ezagunak. Ibilgailu bitxi horiek dira Kenia eta Tanzania arteko muga gurutzatzeko modu bakarra. Gidari hauen jatorrizko izena border-border zen baina denborarekin Boda-Boda izen arrunta hartu dute. Argazki-serie hau egiteko Bobbin Case estilista ugandar-kenyarrarekin kolaboratu du Janek, eta elkarlan horri esker Boda-Bodek jantzi liluragarriak daramate euren motor berezien gainean. Arropak Casek diseinatu zituen bereziki proiektu honetarako eta  motor berezien dekorazio deigarrian inspiraturik daude. Hoek eta Case konturatu ziren motor-gidarien arropak ez zetozela bat motorren marrazki fantasiosoekin, eta zazpi motor ikusgarrienen gidariak aukeratu eta diseinatu zituzten haien arropak elkarrekin. Look berriekin atera zizkien argazkiak Nairobiko auzo pobreetako ohiko paisaien aurrean. Boda Boda Madness-ek zineko izarrak balira bezala periferiatik azaleratzen diren pertsona anonimoen erretratu surrealista desafiatzaileak biltzen ditu.

1984ean jaioa, Amsterdamen finkatutako argazkilari eta idazle holandarra da. Lan egiteko orduan mundu osoko outsiderren edertasunak erakartzen du, eta beti dago jeneralean baztertuta dagoen jendearekin lan egiteko prest, elkarrekin irudi berri bat sortzeko. Nairobiko motor-taxisten argazkiak atera ditu zinemako izarrak izango balira bezala, edota betidanik modeloa izan nahi zuen heroinazale ohi batenak, sexu turismoaren kapitala den Pattayari buruzko zine psikodelikoak sortu ditu, eta baita saltu estereotipatuaren irudiarekin bat ez datozen Maasaien irudiak ere. Hoek-en unibertsoan jende ‘normala’ arraroa da, eta outsiderrak mundu honetako jende aparta. Bere lana Foam Magazine, Vice, Mister Motley, GUP, NRC Handelsblad eta Het Parool-en argitaratua izan da.  Erakusketak Amberes, Estambul, San Petersburgo, Yakarta, Shenzhen, Lagos, Miami, Londres eta Nueva York-en izan ditu. Amsterdameko Ron Mandos Gallery-k errepresentatzen du.

Erakusketa kalean
Azokaren aurrealdea – Torrene 4