Haley Morris-Cafiero

The Bully Pulpit

Wait Watchers bere lehen argazki-entsegu apurtzailean, Haley Morris-Cafierok bere gorputza erabili zuen esperimentazio soziologikorako eremu gisa. Turista despistatu moduan erretratatua, argazkilariak harridura eta gaitzespen-erreakzioak eragin zituen oinezkoen artean, Haleyren gorputzaren bolumenarekin desados. 2013an argazkilari honen erretratuak biralizatu egin ziren eta askorako eman zuten. “Ezezagunen milaka mezu elektroniko eta komentario jaso ditut, itsusi, potola eta gaixoti deitzen didate eta aldatu edota hil egin beharko nintzatekeela esaten didate”, dio  jatorriz Memphisekoa den argazkilariak. Horrek animatu zuen hurrengo lana egitera, The Bully Pulpit, argazkiak Internetetik “itzali” ezin daitezkeela jakitun. Morris-Cafierok 24 jazarlek sare sozialetan profil moduan erabiltzen dituzten argazkiak aztertzen ditu. Gero, mozorratu egiten da, haien antza izateko. Autoerretratu bakoitzean jazarleek utzitako iruzkin erasotzaileak txertatzen ditu. Fake estetikarekin Internetek eskaintzen duen segurtasun faltsuaren sentsazioa adierazi nahi du. Argazkilaria, artista, probokatzailea eta, aldi berean, ikusle, Morris-Cafierok emakumearen gorputzaren irudikapen bisualaren eta edertasuna, onarpena, tolerantzia eta ziberjazarpen kontzeptuen inguruko hausnarketa egitera behartzen gaitu.

Estatu Batuetan jaioa, argazkilaritza eta keramikan lizentziatua. 2016an Fullbright finalista izan zen eta Artean Master bat egin zuen Arizonako Unibertsitatean. Aldi berean performer, artista, probokatzaile eta ikusle, bere lanean erreflexuarekin egiten du lan. Bere argazkiak Estatu Batuetan zein atzerrian egon dira ikusgai, eta Le Monde, New York Magazine edo Salon bezalako hedabideetan ere argitaratuak izan dira. 2014ean Pictet Prix-era hautagai izan zen. The Watchers, bere monografia, 2015ean argitaratua izan zen Magenta Foundation-en eskutik. Argazkilaritza irakaslea da eta Belfasten bizi da.

Instalazioa kalean
Ereaga hondartza II

Erakusketa
Fnac Bilbao – Donostia