Ezio D’Agostino

NEOs

Mende askotan zehar, Luxenburgo, oso herrialde pobrea izan zen, planetako burdin-erreserbarik handienetakoak eduki arren. Burdinaren kalitatea oso baxua zen, fosforo asko zuelako, eta ezin zen erabili. 1877. urtean, Sidney Thomasek burdina eta fosforoa bereizteko sistema patentatu zuen eta horri esker, Luxenburgon, industria metalurgiko indartsua jaio zen. Handik urte gutxira, munduko altzairu-esportatzaile nagusia zen, 1970ean krisiak eztanda egin zuen arte. Luxenburgok, orduan, eredu ekonomikoa aldatu eta finantza-zerbitzuetan oinarritutako ziklo berri bati ekin zion, eta munduko bigarren herrialderik aberatsena bihurtu zen. Krisi finantzario berri baten beldurrez, 2016an, asteroideetatik eta Lurretik gertuko lekuetatik datozen meatze-baliabideen ustiapenean bilatu zuen aukera berri bat. NEOs-en, argazkilari italiarrak, herrialde hartako aberastasunaren desmaterializazio-prozesuaren inguruko hausnarketa egiten du. Irudi abstraktu edo futuristen bidez, D´Agostinok bidaia bisuala eskaintzen digu, iristear dagoen espazio kapitalistara.

Italian jaioa 1979an. Arkeologian lizentziatua, beka batekin Argazkilaritza Dokumentala ikasi zuen Scuola Romana di Fotografian. Bere lana Italia eta atzerriko jaialdi garrantzitsuetan aurkeztua izan da. Haien artean Le Bal, CNA – Cente National de l’Audiovisuel, Galerie LWS, FotoGrafia Festival Internazionale di Roma, International Fotobook Festival Kassel, Paris Photo. Beste batzuen artean, honako sari hauek eskuratu ditu: Portfolio Night – Centre National de l’Audiovisuel, Best Book – PhotoEye, Prix HSBC Pour la Photographie, FotoGrafia Award, Dummy Award Kassel, Prix SFR Paris Photo. Genda Magazine-n kolaboratzen du.

Erakusketa
Punta Begoñako Galeriak – Ereaga kaia 6 (Gurutze Gorriaren aurrean)