Anaïs López

The Migrant

Argazkilari honek Singapurren ezagutu zuen Javan Mynah, oin horidun txoritxo beltza.  2012. urtea zen eta Anaïs hoteleko logelan zegoen intziri altu batek esnatu zuenean. Hegaztiak atentzioa eman zion eta aurkikuntza harrigarria egin zuen. Singapurreko bizilagun gehienek gorroto dute hegaztia, bere eztarri txikitik irteten den soinu ozen horrengatik, hain justu. The Migrant lan honetan, Anaïsek, jatorriz Javakoa den txori honen istorioa kontatzen digu. Singapurren sartu zuten XX. mende hasieran, txori kantarien komertzioaren urrezko sasoian. Espainiako hiri askotan perikitoekin gertatzen den bezala, Javan Mynah espezie inbasoretzat jotzen da eta jazarri eta suntsitu egiten dute. Txori honen istorioaren bitartez, Lopezek, gai unibertsalagoak proposatzen ditu, hala nola, gizakia eta animalien arteko harreman konplexua, urbanizatze azkarraren ondorioak edo arrotz baztergarrien egoera. Aldi berean, proiektu multimedia hau -argazkiz, audioz, bideoz eta testuz osatua- migranteekin dugun erlazio konplexuaren metafora perfektua bihurtzen da.

1981ean jaioa, Amsterdamen bizi da. Irudi estatiko nahiz mugikorrekin egiten du lan. The Hague-ko Royal Art Academy-n lizentziatu zen, eta St. Joost Art Academy-n master bat egin zuen, non estruktura narratibo eta estrategia dokumentalei buruz aztertu zuen. Argazkilari independiente gisa lan egiteaz aparte, dokumentalak ere egiten ditu. Bere lanean hirietako biztanleak aztertzen ditu, eta nola hauek haien lekua aurkitzen edo eraikitzen saiatzen diren. Dockin Station-en zuzendarikidea eta kofundatzeilea da, Amsterdamen dagoen plataforma, nazioarteko argazkilariei haien istorioak elkarbanatzen eta arlo ezberdinetako adituekin harremanetan jartzen laguntzen dituena. Bere lana Poloniako Fotofestiwal edo DOK Festival bezalako jaialdietan egon da ikusgai.

Erakusketa hau Kutxa Kultur-en laguntzarekin eginda dago.

Erakusketa
Info puntua – Amezti 4

Kutxa Kultur – Tabakalera Donostia
Plaza de las cigarreras, 1 – 4. solairua