Open call

GETXOPHOTO Nazioarteko Irudi Jaialdiak, bere lehenengo Open Call-aren bidez, mundo osoko egileak gonbidatu ditu aurtengo gaiaren inguruan (Gatazka-ostea, elkarrizketa berreraiki) bere ikuspuntuak partekatzera. Lehenengo deialdi honek guztira 276 proiektu jaso ditu, 47 herri oso desberdinetatik bidalitakoak, esaterako, Errusia, India, Mexiko, Estonia, Serbia, Myanmar, Singapur, Moldavia, Arabiar Emierri Batuak edota Guatemala.

Jasotako lan bakoitza zehatz eta mehatz aztertu eta gero, Yumi Goto-k, Simon Bainbridge-k, Shoair Mavlian-ek, Christian Caujolle-k eta Monica Allendek osatutako epaimahaiak, Max Pinckers-en Margins of Excess lana aukeratu zuen irabazle. Era berean, 17 egile finalista izendatu zituen.

 

Irabazlea

Max Pinckers, Margins of Excess
Lan hau jaialdiko Sail Ofizialean izango da.


Finalistak 

(alfabetikoki ordenatuta)

Chauvin in Colombie, Guillaume Chauvin

Eden, Anush Hamzehian & Vittorio Mortarotti

Wolfskinder A Post-War Story, Claudia Heinermann

Coming shortly: Sarajevo, Alban Lécuyer

Good Bye, Motherland, Andrei Liankevich

Transfiguration: into the Light, Lesia Maruschak

Lo que no se ve, Jesús Montañana Grau

Atomic Ed, Janire Najera

The Valley of Shadows, Camillo Pasquarelli

The Street Becomes, Jaime Permuth

Han 한, Herman Rahman

Wenn du gehen musst willst du doch auch bleiben, Nina Röder

Themmuns, Jens Schwarz

Cinnamon Heart, Giovanni Scotti

Balancing Cultures, Jerry Takigawa

Stateland, Marvin Tang

Letters to Love, Yu Yu Myint Than

Lan finalista guztiak proiektatuko dira jaialdiaren Punto Info.

 

Punto Info GETXOPHOTO (Amezti 4, Algorta)
—  Asterartetik ostiralera  17:00–20:00
— Larunbatak 11:00–14:30 / 17:00–20:00
— Igandeak 11:00–14:30