Jump Trump

Jarduera burutua

Amsterdameko Unseen Festival-erako sortutako lana.

Kessels eta Thomas Mailaender-ek Lurreko pertsonarik boteretsuenaz mendekatzeko aukera katartikoa eskaintzen dizute, denbora-tarte labur batez bada ere. Tranpolinetik Donald Trump-en erretratu erraldoi bat duen koltxonetara salto egiterakoan, instalazio interaktibo eta lotsagabearen parte bihurtuko zara. Gainera argazkiak egiteko aukera ere izango duzu, argazkilaritza-estudio ez ortodoxo honetan. Zoragarria!

JUMP TRUMP kontu handiarekin egindako jarduera da. Hala ere, zure erantzukizunpean salto egingo duzula jakinarazten dizugu.

Mesedez, kontuan hartu:

–Salto egiteko gutxieneko adina, 18 urte
–Euritakoa, poltsoa, motxila etab. kendu
–Edozein objektu ziztatzailea izatekotan, zure poltsikotik atera
–Ez egin salto betaurrekoekin
–Banan banan salto egin, begiraleak abisua ematen duenean
–Aurrera salto egin eta zure ipurdiarekin lurra hartu
–EZ egin salto lepoko edo bizkarreko minik badaukazu edota gaizorik bazaude
–EZ egin salto alkohola edo drogak hartu badituzu
–EZ egin salto jaten, edaten  edota txiklea mastekatzen ari bazara
–EZ egin salto korronte mozketa bat badago edota kuxinaren airearen presioa baxua denenan