Lankidetzak

 

Gure herriko ekosistema kulturala indartzeko asmoz, GETXOPHOTOk harremanak estutu nahi ditu bertoko kultur eragile eta erakundeekin. Jaialdiaren programazio artistikoaren barne dauden hiru erakusketa antolatuz, aurten elkarlana abiatu dugu Kutxa Kultur (Donostia) eta FNAC Bilbao-rekin. Bestetik, sormen artistikorako BilbaoArte zentroan Jaialdiak antolatzen dituen laborategi esperimentaletako bat egingo da.

Horretaz gain GETXOPHOTO-k sortzaile berrien lanak erakusten ditu. Oraingoan, Celeste García, zeinek El otro lado de la animación aurkestuko du Jaialdian, irudia argazkigintzatik harago erabiltzen duen artxibo irudietan oinarritutako lana.

El otro lado de la animación

Kutxa Kultur (Donostia)

Bere Gizarte Ekintzaren kultur egoitza da, Kutxa Fundazioaren eskaintza sortzen den lantegia. Artista eta kultur eragileen susperraldian dagoen talentua babesteko plataforma eta topaleku izan nahi du espazio honek. Tabakalera eraikinaren 4. solairuan, Donostiako erdialdean, Dragana Jurišicć-en YU: The Lost Country erakusketa hartuko du bere baitan.

 

FNAC Bilbao

Jaialdiak eta FNACek luzaroan aritu dira elkarlanean, honezkero bederatzi urte dira. Aurten Bilboko FNACen erakusketa gelan Japoniako Yoshinori Mizutani argazkilari sarituaren Tokyo Parrots lana ikusi ahal izango da.

 

BilbaoArte Fundazioa

BilbaoArte ekoizpen artistikorako zentro bat da eta sortzaile gazteen eskura jartzen ditu beharrezko bitarteko eta azpiegitura euren egitasmo artistikoak garatzeko. Bigarren urtez, GETXOPHOTOk antolatzen dituen laborategi esperimentaletako bat bertan egingo da: Ikononautak, Begirada eta materialitatea XIX. mendeko argazkigintzan izenekoa eta Factoría Heliográfica-ko Martí Llorens-ek eta Rebecca Mutell-ek eskainiko dutena.

 

Kilfi

Kilfi irudi banku berri bat da, argazkilariak bere agentzia propioa bihurtzen duena. Kilfi eta GETXOPHOTO lehen aldiz elkarlanean egongo dira  Encerrona, argazkilaritzarekin lotutako gaiak berraztertu eta eztabaidatzeko egun osoa, babestuz.