Celine Tricart & Christian Stephen

The Sun Ladies

2014ko abuztuan, Estatu Islamikoa moduan ezagutzen den ISIS-eko soldaduek, Irak eta Kurdistan artean dagoen Sinjar herria –gutxiengo kurdu yazidien bizilekua eta inguruko beste herrixka batzuk inbaditu zituzten. 3.000 emakumetik gora bahitu eta esklabo sexual bihurtu zituzten. Emakume yazidi ausarten erantzuna armak hartu eta borroka egitera irtetea izan zen. Horrela jaio ziren The Sun Ladies deiturikoak. Estatu Islamikoko soldaduek lotsagarritzat jotzen dute frontean emakume gerrillariak egotea, eta emakume haietako batek hilez gero, infernura joango direla pentsatzen dute. Film honen egileek emakume adoretsu horien balentria kontatzen dute, irudi dokumentalak errealitate birtualarekin nahastuz. Pertsonaia ia fantastikoak bihurturik, gerrillari yazidiek era probokatzailean abesten dute frontean, ISIS-eko etsaiek jakin dezaten nortzuei egin beharko dieten aurre. The Sun Ladies emakumeen ahalduntzeari buruzko istorioa da. Sundance-ko Jaialdian aurkeztu zuten lma eta bertan, ikusleei, gerrillarientzako gutun bat idaztea eskatu zieten. Gutun horiek, lehenengo eta behin, instalazio batean erakutsi ziren, eta gero, frontera bidali zituzten. GETXOPHOTO-n ere gauza bera egingo da.

The Sun Ladies-ek Sundance-n estreinatu zen. Dokumental inmertsibo boteretsu honen taldea Maria Bello aktore eta aktibista, Celine Tricart zuzendari / VR argazki-zuzendari sariduna, Welcome in Alepo zuzendu zuen zuzendari txalotuta, Christian Stephen eta Emmy-etara izendatuko Dear Angelica VR esperientziaren  sortzailea den Wesley Allsbrook, osatzen dute.

 

Maria Bello aktore, aktibista, egile eta nazioarteko ekoizle ezaguna da. Variety aldizkariak, Hollywoodeko emakume boteretsuenetariko artean kokatu zuen  Darfur-eko emakumeekin egindako lanagatik. Maríak, Kongresua presionatu zuen bortxaketa  gerra-arma bezala haintzat hartzeko egin zen lehenengo audientzia antolatzeko.

Celine Tricart zuzendari, argazki-zuzendari eta Lucid Dreams Productions-eko sortzailea da. Bere lana lehen mailako zine jaialdietan erakutsi da eta nazioarteko sariak jaso ditu. 3-D zinema eta alegiazko errealitatearen aitzindaritzat hartu izan da.

Christian Stephen gerra-argazkilari, zuzendari eta idazle britainiarra da. Ezaguna da besteak beste Afganistán, Siria, Somalia edo Gaza-ko gatazken berri emateagatik. Freelance Society-ko sortzaileetako bat da.

 

Instalazioa

Tokia: Info Puntua
Helbidea: Amezti, 4