Chow and Lin

Equivalence. The Ecological Footprint of Fish

Arrano-berrugeta horia Txinako arrainik ospetsuena da. Arazoa da, jaki gozo hori kilo bat loditzeko, 39 espezie txikiagoen 7,15 kilo erabiltzen direla. Beste hitz batzuekin esanda, 4.000 arrain txiki hil behar direla arrano-berrugeta kilo bat lortzeko. Stefen Chow-k eta Lin Huiyi-k 2009. urteaz geroztik dihardute elkarrekin lanean. Orain- goan, 4.000 argazkiren bitartez, kritika zorrotza eta oso bisuala egi- ten diote arrain-haztegiek ekosistemetan eragiten duten inpaktuari. Hainbat hilabetetan kolaboratu dute Txinako zienti koekin eta lau hiritako agintariekin mosaiko hau eraikitzeko. Lan honen bitartez, eta Greenpeace-ren eskutik, salatu nahi dute, urtero, 400.000 tona arrain txiki basati behar baino lehen harrapatu eta sakri katzen dituztela arrano-berrugeta horia elikatzeko. Gaur egun, espezie hori, mehatxupean dago, gehiegizko arrantzaren eta erregulazio ezaren ondorioz. Equivalence. The Ecological Footprint of Fish lanak sukaldaritzako kapritxo kontsumista baten kostu ekologikoa irudikatzen du. Getxoko merkatuan ikusgai, lan honek aditzera eman nahi du gatazka-osteko egoera batean gizakiak arrain hori jateari utzi beharko liokeela, eta, agian, edozein motako animalia oro ere bai.

 

Chow-ek eta Lin-ek batera lan egiten dute 2009tik. Beraien proiektuek gai sozialak jorratzen dituzte eta epe luzekoak izaten dira. Beraien lana Munduko Bankuak aipatu du eta eskala handiko instalakuntzetan erakutsi dute, besteak beste Parisko Les Nuits Photographiques-en, Hong Kong-eko PMQ-n eta Pekineko CAFA museoan. Beraien lana azken museo horretako erakusketa iraunkorrean dago, baita Chicagoko Museum of Contemporary Photography museoan ere. Stefen Chow Malasian jaio zen 1980an eta Singapurren hazi zen. Gaur egun Pekinen bizi da eta bertan lan egiten du. World Press Photo saria jaso du eta hogeita hamar herrialde inguruan lan egin du. Lin Huiyi Singapurren jaio zen 1980an eta gaur egun Pekinen bizi da. Ekonomista da, eta merkatu ikerlari bezala lan egiten du.

 

Instalazioa

Tokia: Algortako azoka
Helbidea: Torrene, 4